Sakanako Garapen Partzuergoa. GARAPEN

Sakanako Garapen Partzuergoaren logoaSakanako Eskualdea Garatzeko Partzuergoa eskualdearen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko asmoz sortu zen. Sakanako garapen osotua eta jasangarria bultzatzea da partzuergoaren helburu nagusia, betiere eskualdeko gizarte-, kultura- eta ingurumen-errealitatea errespetatuz.

Egun honako hauek osatzen dute partzuergoa:

  • Ziordiko Udala
  • Olaztiko Udala
  • Urdiaingo Udala
  • Iturmendiko Udala
  • Bakaikuko Udala
  • Etxarri Aranazko Udala
  • Ergoienako Udala
  • Arbizuko Udala
  • Arruazuko Udala
  • Sakanako Mankomunitatea
  • LAB Sindikatua
  • Sakanako Landa Ostatuen Elkartea.

Sakanako turismo-sektorea bultzatzeko argitaratu dugu baliabide turistikoen gida hau. Halaber, turismo-bulegoa ireki dugu eta web orria sortzeko Sakanako Landetxeen Elkartearekin lankidetzan aritu gara.

Gida honek Sakanako turismo-baliabideei buruzko informazioa eskaini nahi die gure eskualdera etortzen diren bisitariei egonaldiaz gozatu dezaten. Gure artean igarotako egunak ahaztezinak izatea opa diegu guztiei.

Sakana Urbasa Landa Turismoa .:. Web Mapa .:. info@sakanaurbasa.com
Aldor Internet  aldor | internet diseinu eta web programazioa