Sakanako bailarra

Sakanako eskualdea Euskal Herriaren erdian dago, Nafarroaren ipar-mendebaldean. Gipuzkoako eta Arabako probintziekin egiten du muga eta Aralar eta Andia-Urbasa mendien artean dago kokaturik.

Sakanak 306,884 kilometro koadro hartzen ditu guztira eta 20.000 biztanle inguru ditu. Historikoki hiru azpi-eskualde bereizten dira Sakanan: Burunda, Aranatz eta Arakil.

Honako herri eta kontzeju hauek osatzen dute eskualdea: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Ergoiena (Lizarraga, Dorrao, Unanu), Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil (Ihabar, Hiriberri, Egiarreta, Satrustegi, Zuhatzu, Aizkorbe, Errotz, Izurdiaga, Urritzola, Etxarren, Etxeberri, Ekai) e Irurtzun.

 

Sakana "Nafarroa Hezea" delakoaren barruan dago. Bertako mendi ikusgarrietan (Beriain- San Donato, San Migel, Trinitatea, San Adrian…) hariztiak eta pagadiak dira nagusi. Arakil ibaiak (Burunda Altsasu aldean) zeharkatzen du Sakanako korridorea.

Euskara da, gaztelaniarekin batera, Sakanako hizkuntza ofiziala. Euskara belaunaldiz belaunaldi transmititu da Sakanan. Gure eskualdeko ezaugarri nabarmenetako bat da euskara, gure kulturaren eta idiosinkrasiaren berezko osagarria.

Mendeetako tradizio, historia eta arteaz beterik dauden Sakanako herrietan ondo merezitutako atsedenaz eta gastronomia paregabeaz gozatu daiteke.



Reyno de Navarra - Tierra de Diversidad      Navarra, maneras de vivir



Sakana Urbasa Landa Turismoa .:. Web Mapa .:. info@sakanaurbasa.com
Aldor Internet  aldor | internet diseinu eta web programazioa